Web
Analytics
Herri krosa 23. edizioa ospatuko da Bilboko kaleetan - Lasterketak.eus Herri krosa 23. edizioa ospatuko da Bilboko kaleetan - Lasterketak.eus

Herri krosa 23. edizioa ospatuko da Bilboko kaleetan

bilboko herri krosaBalio ugari bilduko dira bihar kamiseta zuri baten inguruan

Parte hartzaile kopurua 7.000 eta 8.000 artekoa izango dela aurreikusi dute.

Bilboko kaleak jendez gainezka izango dira bihar, Herri Krosaren 23. edizioa ospatuko baita. Ilusioa, osasuna, aisia, erronka, lehiakortasuna… balio horiek guztiak bultzatzen dituen proba honetan parte hartuko duen korrikalari kopurua aurten ere handia izango da, itxura denez. Izan ere, astelehenean, izena emateko epea ireki zenean, jende ugari gerturatu zen Elkano kaleko kultur etxera. Gainera, aurreikusi zutena baino lehenago ireki behar izan zituzten ateak antolatzaileek.

Gauzak horrela, 7.000-8.000 korrikalarik parte hartuko dutela espero da. Oraindik egin ez dutenek, gaur dute izena emateko azken aukera.

Probari berari dagokionez, 11.00etan hasiko da Kale Nagusitik. Korrikalariek 10 kilometro egin beharko dituzte Bilboko kale garrantzitsuenetan zehar. Ibilbide lasaia da eta parte-hartzaileek ez dute inongo arazorik izaten kale zabaletatik lasai korrika egiteko.

Ohitura denez, partaide guztiek proba honetarako bereziki diseinaturik dagoen trofeo bat jasoko dute oroigarri gisa.

Hauxe da Herri Krosaren ibilbide zehatza: Kale Nagusiko (Gran Via) 30/32. zenbakietatik (BBK)-Plaza Biribila-Buenos Aires-Udaletxeko Zubia-Ernesto Erkoreka plaza-Zingira-Epaltzaren Alarguna-Areatza-Areatzako Zubia-Nafarroa-Plaza Biribila-Hurtado de Amezaga-Zabalburu plaza-Autonomia-Trenbideko etorbidea-Sabino Arana etorbidea-Jesusen Bihotza plaza-Kale Nagusia-Maximo Agirre-Arte Eder Museoko plaza-Deustuko Zubia-Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia)-Sarriko (buelta)-Agirre Lehendakariaren etorbidea (ezkerreko erreia)-Deustuko Zubia-Mazarredo zumarkalea-Kale Nagusiko 30/32. zenbakietan (BBK egoitza), helmuga.

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, 11.00ak eta 12.30 bitartean Mazarredo zumarkalea ibilgailuentzat itxita egongo da. Gainerako kaleetan ez du eraginik izango.

Iturria: www.gara.net

Artxibo
Event Search