Web
Analytics
Herri Krosak 30. edizioa ospatuko du hilaren 31n - Lasterketak.eus Herri Krosak 30. edizioa ospatuko du hilaren 31n - Lasterketak.eus

Herri Krosak 30. edizioa ospatuko du hilaren 31n

Izena aurrez eman ahal izango da, internet bidez, 5 euro ordainduta; egun berean ere egin ahal izango da baina 10 euro kostatuko da

Bi aste besterik falta ez direnean, festak bertan ditugula esan daiteke. Jaietako egitaraua dagoeneko prest dago, eta horren barruan nabarmentzekoa da, beste behin, herri krosa. Urtarrilak 31n, igandea, ospatuko da eta aurtengoa, gainera, berezia izango da, 30. edizioa beteko baitu, Idiazabal Kirol Elkarteak antolatzen duen ekitaldi honek.

Goizeko 10:45ean hasiko da gaztetxoei zuzenduriko lasterketa. Batetik benjaminak (2000-2001) arituko dira, neskak nahiz mutilak. 600 metroko ibilbidea egin beharko du. Goierri beheko bailarakoentzat bakarrik izango da. Monitoreek erritmoa kontrolatuko dute. Alebinak (1998-99), neska nahiz mutilek 1.100 metroko ibilbidea egin beharko dute eta infantilek (1996-97), berriz, neska eta mutilek, 1.600 metro.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da lasterketa nagusia. Kadete neskak-mutilek (1994-95) 3.511 metroko ibilbide egin beharko dute eta helduek 10.182 metrokoa.
Oparien zozketa
Lasterketan parte hartzen duten kadete eta helduen artean hainbat opari zozketatuko dira.
Izen ematea aurrez eginez gero (urtarrilarek 29 baino lehen), 5 eurokoa izango da. Internet bidez, www.herrikrossa.com helbidean egin beharko da. Dena dela, lasterketa egunean ere egin ahal izango da Herriko Plazan, goizeko 11:30ak arte. Egun horretan 10 euro ordaindu beharko da. Dortsala jasotzeko, Herriko Plazan 11:30ak arte.
Lasterketa bukatzen duten haur guztiek domina jasoko dute eta kadete eta helduek diploma.
Gurutze Gorriak kros honetan bere laguntza eta zerbitzuak eskainiko ditu. Eta antolatzaileek ez dute bere gain hartuko gerta litezkeen istripuen erantzukizunik.
Iturria: Diario Vasco
Artxibo
Event Search