Web
Analytics
HIRU HAUNDIAK URRIAREN 9AN! KOMUNIKATU OFIZIALA - Lasterketak.eus HIRU HAUNDIAK URRIAREN 9AN! KOMUNIKATU OFIZIALA - Lasterketak.eus

HIRU HAUNDIAK URRIAREN 9AN! KOMUNIKATU OFIZIALA

KOMUNIKATU OFIZIALA
Kaixo guztioi,
Hiru Haundiak antolakuntza taldetik, jakinarazpen honi hasiera eman nahi diogu epe luze honetan zehar izan duzuen pazientzia eta ulermena eskertuz. Guretzat hilabete luzeak izan dira, zuhurtasunez lan egin eta erakundeekin etengabe harremanetan egon beharreko garaiak, aurtengo edizioari buruz ahalik eta lasterren erantzun bat emateko helburuarekin.
Jakin badakigu urte oso arraroa izan dela denontzat, ohi baino motibazio gutxiagoko entrenamenduak, erlojua aurreko eguna baino segundo batzuk lehenago gelditzean desberdin sentituz… guztioi falta zitzaigun helburu bat jartzeko eta gainditzeko beharra.
Itxaronaldi luze honen ondoren, txertoen etorrera eta hartu beharreko osasun-neurrien ezagutza hobeagoari esker, bidea argitzen doala dirudi kirol ekitaldien esparru barruan, beste sektore batzuetan bezala.
Horregatik gogo handiz baieztatzen dizuegu Hiru Haundiak ekitaldiaren XXII. edizioa 2021eko urriaren 9an izango dela. Hau gertaratzeko aire zabalean den ekitaldi baterako neurri guztiak kontuan hartuko ditugu: distantzia soziala, musukoaren erabilera pertsona-kontzentrazio handiko guneetan, irteera mailakatua, hornidura puntuak…hilabete hauetan zehar pixkanaka jakinaraziko dizkizuegunak.
Bereziki, hurrengo erakundeei denbora honetan zehar egindako lana eta jasotako laguntza eskertu nahi diegu: Vital Fundazioa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zuia, Otxandio eta Asparrengo Udala. Era berean, zuei ere, ekitaldi berezi honetan duzuen konfiantza eta motibazioa erakusteagatik.
Itzultze, itxarote-zerrenda eta izen emate berriei buruz, maiatzaren 10ean informazio gehiago luzatuko dizuegu, prozesu hau era seguru eta erraz batean egin ahal izateko.
Hiru Haundiak bueltan dago, zaudete, gaude, INOIZ BAINO HAUNDIAGO izango den edizio batean.
Leave a Comment

Artxibo
Event Search