Web
Analytics
Igoera bertikalen euskal zirkuituan Julen Aranguena kortezubitarra nagusitu da - Lasterketak.eus Igoera bertikalen euskal zirkuituan Julen Aranguena kortezubitarra nagusitu da - Lasterketak.eus

Igoera bertikalen euskal zirkuituan Julen Aranguena kortezubitarra nagusitu da

Hiru proben emaitzak batuta, 260 puntu izan ditu kortezubitarrak, eta Didier Zago frantziarrak 200

Euskal Herriko igoera bertikalen zirkuituaren hirugarren eta azken proba jokatu zen atzo. Lasterketa Uharte-Arakil (471 m) herrian hasi eta Beriain mendiko gailurrean (1494 m) amaitu zen, eta Didier Zago frantziarra izan zen azkarrena. Hala ere, aurreko bi igoeretan lortutako emaitzei esker, Julen Aranguena kortezubitarrak irabazi du zirkuitua.

Anbotoko II. kilometro bertikala ekainaren 21ean izan zen. 3,8 kilometro eta 1.092 metroko desnibel positiboa izan zituen. Hain zuzen, Atxondoko Arrazola auzoan (228 metro) hasi zen lasterketa eta Anbotoko tontorrean (1328 metro) amaitu. Zagok berak irabazi zuen, eta kortezubitarrak laugarren egin zuen.

Azpeitiko I. kilometro bertikalean, ostera, lehenengo egin zuen Aranguenak, ia minutu bateko aldea ateraz bigarrenari, Sestaoko Walter Becerrari. Uztailaren 26an izan zen 3,2 kilometro eta 804 metroko desnibel positiboa izan zituen proba hori.

Hiru probetako emaitzak batuta, 260 puntu izan ditu kortezubitarrak, eta frantziarrak, bestalde, 200 puntu.

Iturria: Busturialdeko Hitza

Artxibo
Event Search