Web
Analytics
Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia nagusitu dira Aginagako Mendi Lasterketan - Lasterketak.eus Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia nagusitu dira Aginagako Mendi Lasterketan - Lasterketak.eus

Igon Manzisidor eta Nerea Amilibia nagusitu dira Aginagako Mendi Lasterketan

Eguraldi txarra zegoen iragarria baina lasterketan ateri egon da eta une batzuetan eguzkiak gogotsu argitu die bidea Aginagako IV. Mendi Lasterketan parte hartu duten lasterkariei. Iaz baino partehartzaile gutxiago aritu badira ere, giro onean osatu dituzte 14 kilometroak. 108 lasterkari izandira irteeran. Hemen duzue podiuma nola geratu den.

 

Aginagako Mendi Lasterketan podiuma honela geratu da:

Nesketan: 1 Nerea Amilibia, 2 Eva Pelaez, 3 Miren Casado.

Mutiletan: 1 Igon Manzisidor, 2 Aitor Rubio, 3 Luis Mari Otegi.

 

Aginagako lehen lasterkariak: Carlos Fernandez, mutiletan; Izaro Ezpeleta, nesketan.

Sari banaketa Aginagako frontoian egin da, hurbildu diren guztientzat hamaiketakoa banatzen zuten bitartean.

Iturria: www.noaua.com

Artxibo
Event Search