Web
Analytics
Iker Karrerak marka berria ezarri du Pirinioetako hiru handiak igotzen - Lasterketak.eus Iker Karrerak marka berria ezarri du Pirinioetako hiru handiak igotzen - Lasterketak.eus

Iker Karrerak marka berria ezarri du Pirinioetako hiru handiak igotzen

Iker Karrera amezketarra denboraldi bikaina egiten ari da aurten mendi lasterketetan. Goi mailako hainbat irabazi ditu, eta horri asteburuan Pirinioetan egindako marka gehitu behar zaio: mendikate horretako hiru handiak igo ditu jarraian 16 ordu eta 53 minututan. Besurtako aparkalekutik atera zen eta Aneto (3.404 metro), Posets (3.371 metro) eta Monte Perdido (3.355 metro) igo ondoren Ordesako aparkalekura jaitsi zen. Guztira, 125 kilometro eta 7.000 metro aldapa gora. Anetoko gailurretik Monte Perdidoko gailurrera 13 ordu behar izan zituen.

Aurretik bi bizkaitarrek, Asier Irazabalek eta Gaizka Itzak, ezarri zuten marka, 2001ean. Orduan 30 ordutan egin zuten ibilbide osoa, eta 24 ordutan egin zuten hiru gailurren arteko bidea.

Karrerak bakarrik egin zuen korrikan. Goio Larrañaga epaileak bermatu zuen proba ondo burutu zuela. Amezketarraren hurrengo erronka Mont Blanc-eko mendi lasterketa izango da, abuztuaren amaieran.

Iturria: http://alegialdea.hitza.info

 

Artxibo
Event Search