Web
Analytics
Juan Ramon Llavori omenduko dute Zakila Biran - Lasterketak.eus Juan Ramon Llavori omenduko dute Zakila Biran - Lasterketak.eus

Juan Ramon Llavori omenduko dute Zakila Biran

XIV. Zakila Birak eskualdeko korrikalari ugari bilduko ditu; Llavorik emango dio hasiera lasterketari

Juan Ramon Llavori zumaiarra omenduko dute bihar jokatuko duten Zakila Biran. Urte askoan aritu da korrika eta hori saritu nahidu Udalak. Lasterketarenamaieran jasoko du Udaleko oroisaria. Era berean, Llavorik emango dio hasiera Zakila Birari.

17:00etan hasiko da Zumaiako XIV. Zakila Bira. Jende ugari bilduko du probak; antolatzaileek jakinarazi dutenez, «oraingoz» 600 lagunek eman dute izena. Dortsalak eta txipak goizez, 09:00-13:00 bitartean, eta arratsaldean, 14:30etatik 16:30etara, banatuko dizkiete kirolariei.

800 bat korrikalari
Parte hartu nahi dutenek eta ordurako izena eman ez dutenek ordutegi horren barruan egin ahal izango dute. Antolatzaileek izena emateko «azken unera arte ez itxaroteko» eskatu diete korrikalariei.
Ildo horretatik, 800 bat korrikalari espero dituzte biharko lasterketan. «Parte-hartzea mugatua izango da. Izan ere, izena ematen duten lehenengo 850 lagunek korritu ahal izango dute ibilbidea», gaineratu du Fran Aizpurua antolatzaileak.
Urtero legez, korrikalariek 20 bat kilometroko ibilbidea egin beharko dute Zumaiatik hasi eta Arroa, Iraeta, Aizarnazabal, Oikia eta Beduan barrena. Zumaian amaituko da ibilbidea.
Amaieran sari banaketa izango da. Era berean, Llavoriri oroigarria emango diote.

Iturria: www.urola-kostakohitza.info

Artxibo
Event Search