Web
Analytics
Zumarraga eta Urretxuko XIV. lasterketa herrikoia izango da igandean - Lasterketak.eus Zumarraga eta Urretxuko XIV. lasterketa herrikoia izango da igandean - Lasterketak.eus

Zumarraga eta Urretxuko XIV. lasterketa herrikoia izango da igandean

Bi buelta eman beharko dira Zumarraga eta Urretxuko herri gunean 8,5 kilometroko ibilbidean. Aurrez izena emateko epea bihar amaituko da baina igandean ere izango da horretarako aukera.

 

Goierri Garaia Atletismo Taldeak antolatuta, Zumarraga eta Urretxu zeharkatuko dituen hamalaugarren lasterketa herrikoia izango da igande honetan. Lasterketa, herri gunean gauzatuko da, bi herriei bi buelta eman beharko dizkiete parte hartzaileek, 8,5 kilometroko ibilbidea osatu arte. Irteera eta helmuga Kalebarren-Areizagan izango da, 11:00etan hasita.

 

Izena aurrez emateko azken eguna bihar izango da. Dena den, igandean bertan ere izango da horretarako aukerarik. Izen emateak zortzi euro balio ditu eta aurretik egin nahi izanez gero Zumarragako, Urretxuko edo Legazpiko kiroldegietan egongo da horretarako aukera.

 

Sariak

Lasterketa 16 urtetik gorako edozeini dago irekita, sari ugari banatuko direlarik amaieran.

  • Saria eta garaikurra: maila absolutuko lehendabiziko lau korrikalariei.
  • Garaikurra: beteranoen mailan sailkatutako lehendabiziko korrikalariei.
  • Garaikurra: gurpildun aulkiko mailan sailkatutako lehendabiziko hiru parte hartzaileei.
  • Garaikurra: herriko atleta onenarentzat.

 

Iturria: www.otamotz.com

Artxibo
Event Search