Kilian Jornet eta Oihana Kortazar izan dira aurtengo Zegama-Aizkorri maratoieko irabazleak. Lehendabizikoak bere marka pertsonala ere ondu du, eguraldiak horretan lagundu ez badu ere. Hotza, euria, eta Aizkorriko puntan egin duen elurra izan dira gaurko hizketarako gaiak Zegaman.
Jornetek 3:56:04 denbora egin du. Lasterketako marka onena (Rob Jebb) baina bi minutu gehiago behar izan ditu maratoia amaitzeko. Luis Alberto Hernando bigarren izan da. Jornetek baino lau minutu gehiago behar izan ditu. Hirugarren Tom Owensek egin du, 4:06:06 denborarekin.
Emakumeen artean, Kortazarrek 4:52:30 denbora egin du. Bigarren Nuria Picasrek egin du (5:01:26) eta hirugarren Emelie Forsbergek (5:01:57).
Eguraldi euritsua izan arren, jendetza bildu da berriro ere korrikalariei animoak eman eta kirol jaialdian parte hartzera.
Iturria: http://goierrimendebaldea.hitza.info