Web
Analytics
Laugarren Sudur Krosa korrituko dute gaur arratsaldean egiatar gazte eta helduek - Lasterketak.eus Laugarren Sudur Krosa korrituko dute gaur arratsaldean egiatar gazte eta helduek - Lasterketak.eus

Laugarren Sudur Krosa korrituko dute gaur arratsaldean egiatar gazte eta helduek

NOTICIAS DE GIPUZKOA. CRISTINA ENEA PARKEA
ZEHARKATUKO DUTE KORRIKALARIEK 17.00ETATIK AURRERA.

Sudur Krosaren laugarren edizioa korrituko dute egiatarrek gaur arratsaldean. Gainera, lehenengo aldiz, gaztetxoek ere izango dute parte hartzeko aukera, Sudur Txiki lasterketa antolatu baitute.

Hala, hitzordua 16.00etan izango dute haurrek eta adinaren arabera, ibilbide luzeagoa edo motzagoa osatuko dute. Oparitxo bat izango dute zain bukaeran, baina sailkapenik ez da egongo, lasterketa sinbolikoa baita.

Helduen kasuan bai, izango da sailkapena, nahiz eta hor ere umorea nagusi izango den, aurreko edizioetan bezala. 17.00etan abiatuko dira nagusiak eta sei kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, Cristina Enea parketik. Badirudi eguraldia ere lagun izango dutela eta lehenago apuntatu ez direnak animatuz gero, gaur arratsaldean bertan izango dute inskribatzeko aukera lasterketa abiatu aurretik. Iaz 200 lagun aritu ziren korrika Egiako Sudur krosean.

Artxibo
Event Search