Web
Analytics
Laurehun korrikalari inguru arituko dira G2H eta Ehunmiliak probetan - Lasterketak.eus Laurehun korrikalari inguru arituko dira G2H eta Ehunmiliak probetan - Lasterketak.eus

Laurehun korrikalari inguru arituko dira G2H eta Ehunmiliak probetan

Uztailaren 15ean hasi eta 17an amaituko diren Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan aritzeko laurehun parte hartzaile inguruk eman dute izena. Iaz parte hartu zuen korrikalari kopurua mantendu egin da gutxi gora-behera, iaz 435 parte hartzailek eman baitzuten izena, eta aurten 428 korrikalarik.

Aurten izena eman dutenen artean ordea, bada aldaketarik, Ehunmiliak proban parte hartuko duten korrikalari kopurua iazkoa baino baxuagoa baita. G2H proban berriz, iaz baino korrikalari gehiagok eman du izena aurten. Guztira, Ehunmiliak proban, 251 izan dira izena eman dutenak (iaz 305 izan ziren), eta G2H-en 177 (iaz 130 korrikalari izan ziren).

Nazioarteko korrikalariak

Iaz bezala, aurten ere, herrialde ezberdinetako korrikalariek hartuko dute parte bi probetan. Ehunmilak proban 15 emakumezkok eman dute izena, horietatik 9 Euskal Herrikoak. Herrialde Katalanetatik etaMadriletik lau etorriko dira, Portugaletik bat eta beste bat Estatu Batuetatik.
Gizonezkoen artean, Euskal Herriko hamaika txokotatik 154 korrikalarik eman dute izena. Espainiarrak 69 dira, Portugaletik 9 etorriko dira, Frantziatik bi eta Australia eta Estatu Batuetatik korrikalari bana.

G2H proban, 13 izan dira izena eman duten emakumeak. Gizonezkoak 164 izan dira. Euskal Herriko korrikalariez gain, Herrialde Katalanetatik, Andaluziatik, Errioxatik, Madriletik, Portugaletik, Frantziatik eta Uruguaitik ere etorriko dira proba motzean korri egitera.

Boluntarioei deia aurte ere

Ehunmiliak eta G2H probak antolatzen dituen Arrastaka Mendi Taldeak, boluntarioei deia egin die aurten ere. Proba egingo den asteburuan, edo aurretik eta ondoren, lagundu nahi duten Beasaindarrek, datorren asteazkenean, ekainak 22, 19:00etan, Iturrioz kaleko Ehunmiliaken bulegora joan behar dute, bertan adostuko baitituzte egin beharreko lanak.

Arrastaka Mendi Taldekoekin batera boluntario lanetan aritu nahi dutenek Larraitz eta Uarrainarako bidean egingo dute. Zati horretan ibilbidea markatzeko ardura du Arrastakak, eta proba egunetan parte hartzaileei lagunduko diete. Bi probak amaitu ondoren, ingurua txukuntzea izango da boluntarioen lana. Txindoki, Ganbo-txiki eta Ganbo inguruetan ariko dira Arrastakako boluntarioak.

Goierriko gainerako herrietan eta probak zeharkatuko dituen gainerako hiru eskualdetan ere datozen egunetan egingo dituzte boluntario izan nahi dutenekin bilerak.

Iturria: http://beasain.hitza.info – Eskeine Legorburu

 

Artxibo
Event Search