Igandean, goizeko 10:00etan aterako dira Txindokiko mendi lasterketa bertikalean parte hartuko duten lasterkariak. Atzokoan, 139 lagunek irteera puntuan egoteko asmoa zuten. Antolakuntza lanetan ari den Jon Zubizarretaren esanetan «150 bat izango direla ziurtatu dezakegu», baina euren nahia, iazko 184 kopurua gainditzea zen. Horietatik, 152 gizonezko eta 8 emakumezkoizan ziren irteera puntuan. Zubizarretan esanetan «iazko irabazleak gizonezkoetan, Didier Zagok, oraindik ez du ziurtatu bertan ziango dela. Aldiz, Nerea Amilibia zizurkildarra bai». Amilibia emakumezkoetan lehena izan zen, 42 minutu eta 37 segundo behar izan zituelarik froga burutzeko. Zagok aldiz, 34 minutu eta 33 segundo behar izan zituen iaz.
Guztira ia lau kilometro egin behar dituzte lasterkariek, eta 931 metro igo Txindokiko tontorreraino igo. Txindokiko froga baliagarria da igoera bertikalen euskal zirkuiturako. Euskal Herriko zirkuitoan, aurten lau froga daude antolatuta: Anbotokoa, Beriainekoa, Izarraitzkoa eta Txindokikoa, hau egutegiko lehena izango da.
Larraitzko langan hasi eta Txindokiko gailurreraino iristen da froga aurten ere. Parte ahrtzen duten lasterkariak Iturriraino, Txindokira igotzeko ohiko bidetik joango dira. Handik Tximista izeneko aldapatik igoko dira. Guztira ia lau kilometro egin behar dituzte lasterkariek, eta 931 metro igo. Ezagutzen dutenek «froga gogorra» dela diote, «ondo preparatu egon behar duzu». Partaideen artean gainera punta puntako kirolariak ziango dira, horien artean Garin izango da. Tolosaldea eta Goierrtik ere lagun ugari izango dira igandean indarrak frogatzena Abaltzisketako lasterketan.
Froga iaz burutu zen berdina izango da. Antolatzaileen esanetan «iaz baino eskarmentu gehiago dugu eta espero dugu egin duguna frogaren antolakuntza hobetzeko izango dela». Berrikuntzarik ez du frogak, antolakuntzatika ditzera eman dutenez aurten dutxarik ez da egongo.
Gaur amaitzen da izena emateko epea, www.blogak.com.txindokibertikala webgunean.
Eguraldi ona iragarrita dago eta partaide ugariz agin, ikusle asko izango direla espero dute «ikusgarria izango baita aurtengoa ere».
Iturria: www.diariovasco.com – ELISA BELAUNTZARAN