Web
Analytics
Lourdes Colomo zizurkildarra eta Gaizka Romero oñatiarra, azkarrenak Berrobin - Lasterketak.eus Lourdes Colomo zizurkildarra eta Gaizka Romero oñatiarra, azkarrenak Berrobin - Lasterketak.eus

Lourdes Colomo zizurkildarra eta Gaizka Romero oñatiarra, azkarrenak Berrobin

BERROBI_2013.JPG

ATARIA.INFO. Lourdes Colomo zizurkildarra eta Gaizka Romero oñatiarra izan dira lehenengoak Berrobiko XI. Herri Krosean. Lehenengo herritarrak Igone Saldias (zortzigarren emakumezkoetan) eta Jose Luis Zabala (laugarren gizonezkoetan) izan dira.

62 korrikalarik parte hartu dute proban. Gaizka Romerok 24:15ko denbora egin du 7,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Ibon Gonzalez tolosarra izan da bigarrena, 24:18 eginez, eta hirugarrena Manu Hurtado izan da, 24:56 denborarekin. Jose Luis Zabalak 25:03 egin du. Lourdes Colomok 29:01 egin du, bigarren Eva Calle gasteiztarra izan da 30:54ko denborarekin eta Amaia Iza ibartarra izan da hirugarrena 31:21 eginez. Igone Saldiasek 42:15eko denbora egin du.

BERROBIKO KROSA

Aurretik gaztetxoek egin dute korrika,1,5 kilometro eginez. Hiru mailatan parte hartu dute eta 30 korrikalari inguru aritu dira.

http://ataria.info/berrobi/1385840622444

Artxibo
Event Search