Saguesekoa eta Astigarragako krosak jokatu dira asteburuan. Baionako Pierre Urrutyk irabazi ditu biak eta Mikel Albeniz egiatarra bi podiumetan izan da. Saguesen, Urrutyk 18 minutuko denborarekin irabazi zuen. Albeniz hirugarren izan zen, 19 minutu eta 15 segundorekin. Emakumezkoetan, Groseko Maria Lopez de Tejada izan zen azkarrena, 23 minutu eta 33 segundorekin. Astigarragan, berriz, 23 minutu eta 33 segundotan egin zuen bidea garaileak eta Albeniz bigarren izan zen, 16 segundo gehiagorekin.
Iturria: Irutxuloko Hitza
Share This Post
astigarraga
quien gano en chicas en astigarraga
Comments are closed.