Web
Analytics
MIKEL IDIRIN, ARRANKUDIAGA - ZOLLO LASTERKETAREN ANTOLATZAILERI ELKARRIZKETA - Lasterketak.eus MIKEL IDIRIN, ARRANKUDIAGA - ZOLLO LASTERKETAREN ANTOLATZAILERI ELKARRIZKETA - Lasterketak.eus

MIKEL IDIRIN, ARRANKUDIAGA – ZOLLO LASTERKETAREN ANTOLATZAILERI ELKARRIZKETA

AIARALDEA.COM. Kirol honen profesionalizaio eta mediatizazio ezak ere, lagunarteko giro herrikoi eta atsegina sortzen du.

MIKEL IDIRIN (Arakaldo, 1979) kirolzalea da eta Trial lasterketak gustoko ditu. Horregatik Arrankudiaga-Zollon egingo den lehiaketan parte hartuko du antolatzaile moduan. Aukera hau aprobetxatuz Trailaren inguruan hitzegin du.

Igande honetan Trail lasterketa egingo da Arrankudiaga-Zollon. Zein da kirol honen ezaugarririk garrantzitsuena?

Kirola eta natura bateratzen ditu, nahiko kirol “gaztea” da, ibilbide laburrekoa oraindik- Azken urteotan ikeragarri gora egin du. Gero eta lasterketa zein parte-hartzaile gehiago daude.Gainera, profesionalizatu eta mediatizatu gabeko kirola da.

Zein da Arrankudiaga-Zollon egingo den lasterketaren erronkarik erakargarriena horrelako frogetan parte hartzen duen pertsona batentzat?

Orokorrean eskarmentu gutxiko korrikalarientzat ibilbide erraza da:; mendi pistak zein errepide bideak tartekatzen baitira, eta distantzia ez da oso luzea.

Bestalde, esperientzidun korrikalarientzat, erritmo oso bizira egin daitekeen mendi-lasterketa da. Eta Ustarako “aldapa” ere, erronka polita izando da, dudarik gabe… hor komeriak ikusi leikez! Bukatzeko dohainiko lasterketa dela esan beharra dago,lasterkaria mimatuko duen antolakuntza bat duena.

Zenbat pertsonek parte hartuko dutela uste duzue? Lasterketa antolatzea zaila izan da?

150 plaza eskeini genituen, eta denak agortu dira. Beraz eta, 130-140 lagun inguru izatea espero dogu. Azken orduko huts egiteak beti ere izan ohi dira.

Lasterketaren antolakuntzaren koordinazioa Unai Gorostizagak eraman du. Antolaketa berez, ez da lan zaila. Bai, ordea, lan handia, bide-luzekoa, detaile askotso kontuan izan behar dira ta. Are gehio, lehen edizioa izanik.

Zu ere lasterkaria zara, zein da zure ibilbidea esparru honetan? Zergatik kirol hau eta ez beste bat?

Betidanik kirol asko egin badut ere, duela 4 urte hasi nintzen lasterketetan parte hartzen… lankideekin apostu bat medio, 2008ko Behobia prestatzen hasi, eta harrez gero nahikotxo lasterketetan parte hartu dut: asfaltuan, cross-etan, mendian, etabar. Mendian lortu ditut emaitzik onenak, baina hala ta guztiz ere, 2.maillako korrikalaria naz.

Zergatik kirol hau? Korrika egiteak ez du bizikletak edo beste hainbat kirolek haina denbora edota material eskatzen, eta gainera, eguneko edozein momentutan egin liteke; goizean-goiz, gabez, etab. Lana eta gainontzeko zereginekin molda-erraza bait da.

Bestalde, mendi-lasterketek mendia dute jokaleku, eta horrek ingurune ezin-hobea suposatzen du kirolaren praktikarako. Kirol honen profesionalizaio eta mediatizazio ezak ere, nolabaiteko lagunarteko giro herrikoi eta atsegina izatea ahalbidetzen du.

Kirol honetan murgildu nahi duen pertsona bati zer nolako gomendioak emango zenizkioke?

Lehenik eta behin, kirolaz eta korrika egiteaz orokorrean, eta mendiaz partikularki, goza dezala. Lehiaketa buruan duenarentzat: Helburu errealista eta betegarriak jarri dítzala (bakoitzak bere baldintza partikularrak bait ditu, alde fisikoari dagokiola, denbora libreari dagokioa, etab). Burua larregi estutu barik pazientzia pixkat izan dezala, emaitzak lehenago edo beranduago etorriko dira ta. Neuk askotan esan ohi dudan bezala: “Ezina, ekinaz egina”.

Lehiaketa  buruan ez duenarentzat: GOZA dezala kirolaz, inguruneaz, trail munduak eskaintzen duenaz, entrenu zein lasterketa kideez, etab.

Azken helburua beti ere, disfrutatzea izan behar du, hori ezin dugu ahaztu.

Kirol jasankorra izanda, zein da Trail lasterketek eman dizuten gogorapen gozoena?

Pertsonalki hainbat; lehen Behobia, lehen mendi-lasterketa, Euskal Herriko txapelketan eginiko 3. postua 2011.urtean…. Baina beti ere oroitzapen bereziak taldekako lanean lortutakoak dira: GrafSestao-Sestao Alpino taldearekin lortutako Espainiako taldekako bi garaipenak, koadrilako kideekin G2H ultra-traila bukatu nuenekoa…

Eta era beran, espero dezagun, Domeka hontatik aurrera, Arankudiaga-Zollo I.Trail lasterketa ere, antolakuntzaren ikuspuntutik behintzat, gogorapen gozoa izatea. Seguru baietz! Animo!

Artxibo
Event Search