Web
Analytics
Oihana Kortazar eta Walther Becerrak irabazi dute Orioko I. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus Oihana Kortazar eta Walther Becerrak irabazi dute Orioko I. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus

Oihana Kortazar eta Walther Becerrak irabazi dute Orioko I. Mendi Lasterketa

Atzo 250 lagun inguruk hartu zuten parte Orioko herri ikastolak lehenengo aldiz antolatu duen mendi lasterketan. Korrikalariez gain, ikusmin handia sortu zen herritarren artean, eta giro oso ona sortu zen herrian eguerdira bitartean.
Gizonezkotan Walter Becerra sestaotarra izan zen helmugara iristen azkarrena. Ordubete eta hemerezi minutu behar izan zituen horretarako. Emakumezkotan, berriz, Oihana Kortazar elgetarra izan zen garaile, ordubete eta hogeita hamairu minuturekin. Herritarren artean, berriz, Aitor Rubio (1:28:05) eta Sonia Alonso (1:58:03) izan ziren bizkorrenak.

Dantzariek eman zioten hasiera ekitaldiari, aurreskuarekin inauguratu baitzuten mendi lasterketa. Ondoren ekin zioten korrikalariek hamazortzi kilometroko ibilbideari. Herri ikastolan bertan hasi zen lasterketa, eta parte hartzaileek mila metroko gorabehera zuen ibilbidea egin zuten, inguruko “leku ederrak” zeharkatuz.

Antolatzaileek “oso gustura” azaldu dira lehenengo lasterketan jaso duen harrerarekin. “Aurreneko aldia izanik, beldu pixkat bageuen. Baina guztia oso ondo joan da. Herritar ugari bertaratu ziren, eta bolondres askoren laguntza izan geuen. Horrek poz handia ematen digu”, dio Iñaki Berazak, Herri Ikastolako zuzendariak. Parte hartze kopurua beteta zegoen joan zen hiletik. Erantzuna ikusita, Herri Ikastolak hurrengo urtean jarraitzeko asmoa duela jakinarazi du.

Iturria: http://urolakosta.hitza.info

 

Artxibo
Event Search