Urtea kirola egiten amaitzeko aukera eskaintzen zaie herritarrei
Aurreko urteetan bezala, ohiturari jarraituz, herritar askok urtea kirola egiten amaituko dute, San Silbestre lasterketarekin.Eguerdiko 12.00tan emango zaio irteera Orioko probari, hasiera ikastola aurreko plazatik izango delarik eta 5,5 kilometro egin eta toki berean amaitzeko. Izenak emateko kiroldegian edo lasterketa hasi baina minutu gutxi batzuk arte irteera puntuan. Aurretik gaztetxoen lasterketa izango da.
Lasterketak direla eta, Arrantzale eta Abeslari kaleak itxita egongo dira trafikoarentzat goizeko 11.00etatik 13.00etara. Era berean karrera pasako den gainontzeko kaleetan arreta handiz ibiltzeko eskatzen du udaltzaingoak. Oriotik irten nahi dutenek Txanka-hondartza bidea erabili beharko dute.
Aian, arratsaldez
Aian ere San Silbestre lasterketa ospatzen da gaur, baina, arratsaldez, 17.00etan hasita. Izenak 16.00etatik aurrera eman daitezke. Helduen lasterketa 3 kilometroetakoa (bi itzuli) izango da, eta haurrena itzuli batekoa.
Iturria: www.diariovasco.com