Web
Analytics
Orio - San Silbestre lasterketa etzi, urtea kirol pixka bat egiten amaitzeko - Lasterketak.eus Orio - San Silbestre lasterketa etzi, urtea kirol pixka bat egiten amaitzeko - Lasterketak.eus

Orio – San Silbestre lasterketa etzi, urtea kirol pixka bat egiten amaitzeko

DIARIO VASCO. Bi lasterketa izango dira, lehen haurrak eta ondoren helduena. Ikastola aurretik abiatuta, haurrek buelta txiki bat eta ondoren helduek handia eman beharko dute.

Urtea kirol pixka bat eginez amaitzeko, astelehen eguerdian San Silbestre lasterketa ospatuko da, Orioko udalak antolatuta. Badira urte batzuk dagoeneko lasterketa hau ospatzen dela herrian eta aurten ere bi lasterketa izango dira. Lehendabizi, goizeko 11:30tan haurren proba eta ondoren, 12:00tan helduena.

Ikastola aurretik abiatuta, haurrek buelta bat eman beharko dute eta ondoren, helduek, buelta txiki bat eta beste handi bat.

Oraindik izenik eman ez duzuenoi, adierazi, izena Karela kiroldegian eman behar dela. Haurrek ez dute ordaindu beharrik, baina helduek bai, bi euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartzaile guztien artean, amaieran kirol materiala zozketatuko da. Era berean, Arkaitz tabernak salda beroa banatuko die korrikalariei amaieran.

Herria hain kirolzalea izanik, partaidetza handia espero da.

Artxibo
Event Search