Ehunmilak probak aurten bere 10. Urteurrena ospatuko du, eta inoiz baino osasuntsuago egingo du izen emate guztiak beteta eta nazioarteko ohiartzuna sendotuz. Gaur eguerdian aurkeztu da ehunmilak probaren hamargarren edizioa, 2 parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatzen dira. Beste urtebetez ohiko 3 probak mantentzen dira: “ehunmilak” Ultra-Trail® proba (168km / D+11.000m), “goierriko bi haundiak” trail...
Bart gauean bukatu dira EHM ultratrail probarako dortsalak; G2H eta MMM probetakoak lehendik zeuden agortuta. Gaur bukatuko da mediku txostenak aurkezteko epea; aurkeztu ezean, itxaron zerrendetatik hasiko dira.