Web
Analytics
Probaren aurkezpen prentsaurrekoa: Badator Ehunmilak Ultra-Trail® probaren X. edizioa, uztailaren 12, 13 eta 14an - Lasterketak.eus Probaren aurkezpen prentsaurrekoa: Badator Ehunmilak Ultra-Trail® probaren X. edizioa, uztailaren 12, 13 eta 14an - Lasterketak.eus

Probaren aurkezpen prentsaurrekoa: Badator Ehunmilak Ultra-Trail® probaren X. edizioa, uztailaren 12, 13 eta 14an

Ehunmilak probak aurten bere 10. Urteurrena ospatuko du, eta inoiz baino osasuntsuago egingo du izen emate guztiak beteta eta nazioarteko ohiartzuna sendotuz.

Gaur eguerdian aurkeztu da ehunmilak probaren hamargarren edizioa, 2 parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 herri gurutzatzen dira. Beste urtebetez ohiko 3 probak mantentzen dira: “ehunmilak” Ultra-Trail® proba (168km / D+11.000m), “goierriko bi haundiak” trail (88km / D+6.000m) eta “marimurumendi” maratoia (42km / D+2.300m).

Aurkezpen prentsaurrekoko mahaia honakoek osatu dute: Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria), Aitor Aldasoro (Beasaingo alkatea), Imanol Muñoz (Ternua Group-eko Marketing zuzendaria) eta Andoni Zubeldia (ehunmilakeko lasterketa zuzendaria).

Errekorrak izen emateetan, bolondresetan eta nazioartekotasunean Hamargarren edizio honek zifrei dagokienean errekorrak dakartza:

• Partehartzaileetan errekorra: denera 1.295 lasterkarik eman dute izena: “ehunmilak”
Ultra-Trail® 515 izen ematea (26 emakume eta taldekako modalitatean 14 talde),
“goierriko bi haundiak” trail (41 emakume) eta “marimurumendi” maratoia (49
emakume).
● Bolondresetan errekorra: korrikalariak behar bezala hartatzeko ibilbide osoan zehar
1.600 bolondres izango ditugu.
● Berritasun modura Gipuzkoako suhiltzaileak izango ditugu bolondres lanetan ibilbideko
gune menditsu ezberdinetan.
● Aurtengo ediziorik nazioartekoena izango da 17 herrialdetako korrikalariekin.
● Gurutze Gorriko taldearen barnean (160 kide), larrialdietako 22 mediku bere
erizainekin egongo dira lanean dena behar bezala atera dadin.
● Anoa gunerik handienean (Tolosa eta Etzegarate) fisioterapia eta podologia zerbitzuak
egongo dira.

Probaren jarraipena:

Korrikalariak jarraitzeko modu ezberdinak egongo dira:
• Ibilbideko gune ezberdinetara doazen antolakuntzako autobus zerbitzua erabiliz.
● Ehm edo g2h probetako korrikalarien daramaten Geokokapena edo GPS aparatuaren
seinalearen bidez.
● Kontrol gune bakoitzean txipak markatzen duen denborarekin.
● Gure webgunearen bidez ikusi ahal izango den anoa gune ezberdinetako webcam
irudien bidez
● Asteburu osoan zehar streaming-a egingo da helmugako pantaila erraldoian eta
webgunean.
● Korrikalariek SMS zerbitzua izango dute kontrol gune bakoitza pasatzean bere
jarraitzaileek abisua jaso dezaten.
● Maratonradio irratsaioak proba guztia kontatuko du bertatik bertara.

Datu gehiago:

● Ibilbidea markatzeko 8.600 baliza islagarri prestatu dira eskuz.
● Aurten korrikalariaren txartela, pultsera identifikagarrien bidez ordezkatuko da.
● Txipa dortsalean itsatsita joango da, eskumuturrean eraman ordez.
● Kafearentzat erabiliko diren edalontziak konpostagarriak dira.
● Marimurumendi maratoiko irteera ordubete aurreratzen da goizeko 8:00etara.

Informazio gehiagorako: www.ehunmilak.com
Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/
Twitter: @ehunmilakg2
Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/
Kontaktua: [email protected]
Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)
Traola ofiziala: #ehunmilak19

Leave a Comment

Artxibo
Event Search