Web
Analytics
Unai Señoranek irabazi zuen Goizuetako krosa - Lasterketak.eus Unai Señoranek irabazi zuen Goizuetako krosa - Lasterketak.eus

Unai Señoranek irabazi zuen Goizuetako krosa

Ibai Alba hernaniarraren eta Iker Pagola tolosarraren aurretik sartu zen irurarra 9 kilometroko ibilbidea egin ostean

Eguraldi bikaina lagun zutelarik, parte hartze handia izan zen igandean izandako Goizuetako krosean. Umore Ona elkarteak antolatutako probako maila nagusian, 53 lagunek hartu zuten parte 9 kilometroko ibilbidea eginez. Nagusietan, Irurako Unai Señoran izan zen lehena (32:01 denborarekin) Hernaniko Ibai Alba eta Iker Pagola tolosarraren aurretik (33:36). Lezoko Joxe Mari Intxausti izan zen laugarren (34:26) eta Berako Angel Pombar bosgarren (35:32).

Lehenbiziko goizuetarra Martin Etxeberria izan zen 36:05eko denborarekin. Etxeberria hamargarren izan zen sailkapen orokorrean. Bigarren herritarra Vlad Dorian izan zen (37:03) eta hirugarrena Cristobal Hernandez (39:16).

Emakumezkoetan, berriz, Errenteriako Ana Gonzalez izan zen lehenengo sailkatua (43:41), Iruñeko Maite Ares bigarrena (44:24) eta Burlatako Rosa Orofino hirugarren (46:27). Goizuetarren artean, Ane Zinkunegi izan zen lehena (52:47), Mari Jose Etxeberria bigarren (58:22) eta Rakel Iartza hirugarren (1:00:48).

Aipatzekoa da, parte hartze handia izan zela bai nagusi bai gazteetan ere. Azken hauek, 10 urte arteko neska-mutikoek 800 metroko ibilbidea zuen lasterketa egin zuten eta 11 eta 15 urte artekoek, 1.800 metrokoa.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search