215 lagunek bukatu dute proba; emakumezkoetan marka hobetzea lortu du Maiorak
Aurten 30. urtemuga bete du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldiak eta azken urteetako ediziorik jendetsuena izan da, 215 lagunek parte hartu baitute. Juan Carlos Valdivielso beasaindarrak irabazi du proba gizonezkoetan eta Maite Maiora gipuzkoarrak emakumezkoetan. Azken honek gainera, emakumezkoen marka 35 segundotan ondu du, marka berria 1:09:24an jarrita. Valdivielsok berriz, 58 minutu eta 58 segundo behar izan ditu proba bukatzeko, bigarren egin duen Walid Ducara urretxuarrak baino 1:15 gutxiago. Aurreneko ataundarra berriz, Iban Urdangarin izan da; sailkapen nagusiko 18. postuan gelditu da, 1:05:22ko denbora eginda.
Iturria: http://ataun.hitza.info
Share This Post
Maite Maiora.
Maite Maiora Mendarokua da, ta Mendaro gipuzkuan dao, por komentar…
Arrazoia duzu, gipuzkoarra da
Esan bezala Maite Mendarokoa da eta hau Gipuzkoan dago… zuzendu dugu albistearen testua, dena den, iturria ez da gurea, Goierriko Hitzatik jasotako albistea dugu:
http://ataun.hitza.info/albisteak/75198/valdivielsok_eta_maiorak_irabazi_dute_ataungo_hiru_auzoetako_korrikaldia.htm
Mila esker oharragatik,
lasterketak.com taldea.
Comments are closed.