Web
Analytics
Zumarragako lasterketa herrikoiak 200 bat korrikalari bilduko ditu - Lasterketak.eus Zumarragako lasterketa herrikoiak 200 bat korrikalari bilduko ditu - Lasterketak.eus

Zumarragako lasterketa herrikoiak 200 bat korrikalari bilduko ditu

Antolatzaileek esan dutenez lasterketan parte hartuko dute Walid Ouaalit, Husaain Kaanache eta Marisol Ramosek; gainontzean gaztetxoen mailan ere egingo da lasterketa igandean.

Aluminios Alberdik antolatuta, Zumarraga Hiria lasterketa herrikoiaren zortzigarren aldia egingo da igandean. Aurten, aurreko urteetan bezalatsu, federatutako 150-200 bat lasterkari arituko dira proban. Tartean, Zumarragan izango direla baieztatu dute: Walid Ouaalit, Husaain Kaanache eta Marisol Ramosek.

Lasterketan izen handiko atletek parte hartzen duten arren, nahi duen guztiari irekitako proba da Zumarragakoa. Hala, eskoletako gazteei parte hartzeko deialdia egin zaie antolakuntzatik, ”parte hartu eta lasterketa amaitzeagatik soilik opari pila bat jasoko baitituzte”.

Irteera eta helmuga, aurreko aldietan bezalatsu Euskadi plazan izango da. Probei 10:30ean emango zaie hasiera, eta maila ezberdinetan jokatuko dira. Gaztetxoenek 200 eta 1600 metro arteko distantziak osatu beharko dituzte. Lasterketan parte hartzeagatik ez dute ordaindu beharrik izango, baina aldez aurretik izena eman beharko dute.

11:00etan hasiko da helduen mailako lasterketa. Bertan federatuek eta federatu gabekoak hartu dezakete parte. Lasterketa 7.100 metroko ibilbidean gauzatuko da, bi herriak zeharkatuko dituena. Helduenek 5 euro ordaindu beharko dituzte izena ematerakoan.

Iturria: www.otamotz.com

 

Artxibo
Event Search