Web
Analytics
Zuzenien mendi lasterketan izena emateko aukera hilaren 22ra arte dago - Lasterketak.eus Zuzenien mendi lasterketan izena emateko aukera hilaren 22ra arte dago - Lasterketak.eus

Zuzenien mendi lasterketan izena emateko aukera hilaren 22ra arte dago

Dagoeneko ehun lagun inguruk eman dute izena eta horietatik 20-25 azpeitiarrak dira

Hilaren 26an izango da Zuzenien I. Mendi Lasterketa Bertikala. Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitakoa da. Ezkerretegi
baserritik Xoxoteko San Inazioren irudira arteko erlojupeko lasterketa da. Izena emateko aukera hilaren 22ra arte luzatu du lasterketaren antolatzailea den Lagun Onak Mendi Bazkunak. Parte hartzeko izena honako helbidean eman daiteke: www.lagunonakmb.org/IgoeraBertikala.asp

Lagun Onak-ekoek diotenez, dagoeneko ehun lagun inguruk eman dute izena. Horietatik 20-25 lagun azpeitiarrak dira.

Lasterkariek 30 segundoro irtengo dute. Zerrenda osatzeko  zozketa bihar iluntzean egingo dute antolatzaileek, beraz ordura bitartean izena ematen dutenak zozketan sartuko dituzte. Bihar iluntzetik aurrera izena ematen dutenek, zerrendakoen ondoren irten beharko dute.

Iturria: Urola Kostako Hitza

Artxibo
Event Search