Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETA INDARBERRITUTA ETA BERRIKUNTZEKIN DATOR URTE BETEKO ATSEDENAREN ONDOREN – Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETA INDARBERRITUTA ETA BERRIKUNTZEKIN DATOR URTE BETEKO ATSEDENAREN ONDOREN

  • Lasterketak.eus
  • Nouvelles
  • GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETA INDARBERRITUTA ETA BERRIKUNTZEKIN DATOR URTE BETEKO ATSEDENAREN ONDOREN

GORBEIA SUZIEN TERNUA MENDI LASTERKETA INDARBERRITUTA ETA BERRIKUNTZEKIN DATOR
URTE BETEKO ATSEDENAREN ONDOREN

• Irailaren 29an, igandean, egingo da lasterketaren zazpigarren edizioa eta aurten,
lehenengoz, kilometro bertikala antolatuko dugu irailaren 27an, ostiralean.
• 750 korrikalari izango dira Gorbeia inguruko lurrak zapalduko dituztenak, 600 Gorbeia
mendi lasterketan eta 150 kilometro bertikalean.
• ISF SPAIN-ANDORRA SERIES txapelketako seigarren eta azken proba erabakiorra izango
da aurtengo lasterketa.
Bueltan da Gorbeia Suzien Ternua mendi lasterketa. Iaz arnasa hartzeko beharra sentitu genuen
eta hala egin genuen. Urte beteko atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta eta aldaketekin dator
zazpigarren edizio hau. Itzulerak ez dira errazak izaten eta apurka-apurka hasi behar izaten dela
diote. Guk ez dugu horretan sinesten. ISF SPAIN-ANDORRA SERIES txapelketako seigarren eta
azken proba erabakiorra izango da Gorbeia Suzien mendi lasterketa. Gainera, Bizkaiko txapelketa
ere izango da eta, lehenengoz, Kilometro Bertikala ere antolatu dugu. Irailaren 27an izango da
Kilometro Bertikala eta irailaren 29an Gorbeia Suzien Ternua lasterketa. Jendearen erantzuna
aparta izan da. Ekainaren 1ean zabaldu genuen lasterketan izen emateko aukera eta 1242 lagun
sartu genituen zozketan, inoizko gehien. Guztira 600 korrilakarik parte hartuko dute mendi
lasterketan. Horrez gain, beste 150 korrikalari Kilometro Bertikalean lehiatuko dira.

IBILBIDEAK
Gorbeia Suzien Ternua Lasterketa Zeanuriko herrigunean hasiko da eta San Justoko ermitan gora
barneratuko da Gorbeiako parke naturalean. Igoera aldapatsuak izango ditu hasierako tarte
horretan. Malkar horiek gainditu eta Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera abiatuko da ahalik
eta biderik zuzen eta bizkarrena hartuz. Gain harritsu honetara iritsi orduko, ezkerretara eginda,

Arrabako zelai berdeetarantz joko du. Arraba osteko gailurreritik Zastegiko eremura helduko da
eta hortik abiatuko da Gorbeiako tontorrera. Ondoren, Azero ingurura jeitsiko da, bertatik, azken
igoera pikoari helduko diolarik. Han izango du zain Aldamin. Amaitzeko, jeitsiera luze bati ekingo
dio Zeanuriko helmugara iritsi arte, tartean igoera labur pare bati aurre egin ondoren.
Beste urte batez Gorbeiako Parke Naturala zeharkatzen duen ibilbideaz gozatu ahal izango dute
lasterkariek. 31 kilometrotan 2.400 metroko desnibelari egin beharko diete aurre.

MENDI LASTERKETAREN PROFILA
Aurtengoan lasterketa bakarra izango da, ez baita ibilbide laburrik egingo.
Gorbeia Suzien Kilometro Bertikala ere Zeanuriko herrigunean hasiko da. Gorbeiako parke
naturalaren atari den San Justo ermitara arte lasterketa neutralizatua izango da eta San Juston
bertan abiatuko da lasterketa. Hasiera-hasieratik Zanburu gainera eramango gaituen lehen igoera
malkartsuari egin beharko diote aurre. Tarte horretan lokatz handia egon daiteke. Behin
Zanburura iritsita, Lekandako tontorrera joango dira biderik zuzen eta aldapatsuenetik. Tontor
horretan bukatuko dute lasterketa. Tontorrera bidean urbide bat zeharkatu eta azken malda
gogor bat izango dute zain. Azken 200 metroetan harri solteak egongo dira eta eguraldiaren
arabera, haizearen menpe egongo dira.

KILOMETRO BERTIKALAREN PROFILA
AURTENGO PARTE HARTZAILEAK:
Guztira 750 korrikalarik hartuko dute parte proba bietan. Tartean, nazioartean lehiatzen diran
hainbat lasterkari ezagun: Aritz Egea, Yngvild Kaspersen, Antonio Alcalde, Maite Maiora, Ismail
Razga, Pere Rullan, Beñat Katarain, Maria Zorroza, Naia Quincoces, Asier Larruzea, Laida Elizegi,
Maite Etxezarreta, Diego Díaz Pando, Mireia Pons, Teresa Moyano, Mikel Beunza, Iñigo Lariz, Javi
Dominguez… Denak ahaleginduko dira ISF SPAIN-ANDORRA SERIES txapelketako seigarren eta
azken proba erabakiorra irabazten. Emakume eta gizonezko azkarrenak 1000 euroko saria
irabaziko du. Gainera, irabazlea Bizkaiko txapelduna izango da aurtengo edizioa Bizkaiko
Txapelketa ere izango baita. Helmugara iristen den lehenengo korrikalari arratiarrak ere aparteko
aipamena izango du.
Eta hori gutxi balitz, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOKO RANKINGerako puntuagarria izango den
Gorbeia Suzien Kilometro Bertikala egingo da lehenengoz. San Justo baselizatik abiatu eta
Lekandako tontorrean izango du helmuga, 1000 metroko desnibela lau kilometrotan.

GORBEIA SUZIENEN HASTAPENAK
2012an aurkeztu zen Gorbeia Suzien jendaurrean. Lehenengo edizio hura Euskal Kopako azken
proba izan zen eta ordudanik hazi ta hazi egin da. 2014an Skyrunner National Championship eta
Euskal Kopa hartu zituen bere baitan eta harrezkero nazioarteko froga izan da. Nabarmentzekoa,
azken edizioa, 2017koa, Skyrunningeko Europako Txapelketako lasterketa izan zela. Nazioarteko froga izaki, hamaika nazionalitateko korrikalari erakarri ditu Gorbeia Suzienek, hala nola,
australiarrak, alemaniarrak, frantziarrak, amerikarrak, italiarrak, espainiarrak, poloniarrak,
portugaldarrak, austriarrak, holandarrak…. Hamaika jatorri baina helburu bakarra: Gorbeia Suzien
lasterketa irabaztea. Honako hauek lortu dute orain arteko edizioetan:
➢ Gorbeia Suzien 2012: Ionut Zinca eta Oihana Kortazar
➢ Gorbeia Suzien 2013: Ionut Zinca eta Leire Agirrezabala
➢ Gorbeia Suzien 2014: Ionut Zinca eta Maite Maiora
➢ Gorbeia Suzien 2015: Manuel Merillas eta Laura Orgue
➢ Gorbeia Suzien 2016: Luis Alberto Hernando eta Andrea Gil
➢ Gorbeia Suzien 2017: Aritz Egea eta Ingrid Mutter

NATURAREKIN KONPROMEZUA
Antolakuntzatik ahalegin berezia egiten dugu naturarekin dugun konpromezua aurrera
eramateko. Hori dela eta, parte hartzaile eta ikusleei lasterketak zeharkatzen dituen paraje
ederrak zaintzea eta errespetatzea eskatzen diegu, mendia denona da eta denok zaindu behar
dugu.
Alde horretatik Ternuarekin dugun harremana berezia da, izan ere, azken urteetan korrikalarien
poltsan banatutako oparia material berrerabilgarriekin egindakoa izan da. Aurten motxila bat
jasoko dute lasterketako parte hartzaile guztiek.

BABESLE NAGUSIAK
Gorbeia Suzienek babesle askoren laguntza du: Zeanuriko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko
Jaurlaritza, Iberdrola, Avia, Euskaltel, Eusko Label, Energiaren Euskal Erakundea, Areatzako
Bainuetxea…
Denen laguntza beharrezkoa da eta benetan eskertzen dugu egiten duten ahalegina lasterketa eta
amets hau egi bilakatzeko.
Horrez gainera, asteburu osoan zehar, eta aurreko eta ondorengo egunetan atsedenik gabe
lanean diharduten 250 boluntarioen lana azpimarratu nahiko genduke. Beraien ahalegin, indar eta
kemena da lasterketaren ezinbesteko osagaia.
Ez ditugu ahaztu nahi urte hauetan guztietan bidelagun izan ditugun taldekideak ere eta eskerrak
eman nahi dizkiegu egindako guztiagatik, izan ere, Suzien Mendi Klubak zuen ametsa errealitate
bihurtu zuten.

ASTEBURUKO EGITARAUA
Aurtengo egitaraua zabala eta anitza izango da eta ostegunetik igandera luzatuko da:
Irailaren 26a, osteguna
19:00 Igorreko Kultur Aretoan “TOR” pelikulea eta ondoren Silvia Triguerosen hitzaldia.
Irailaren 27a, ostirala
13:00-14:30 Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalerako dortsalen banaketa frontoian.
15:00 Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalaren irteera.
18:00-20:00 Gorbeia Suzien Ternua lasterketaren dortsal banaketa.
20:00 Gorbeia Suzien Kilometro Bertikalaren sari banaketa.
Irailaren 28a, larunbata
11:00 Umeen lasterketako izen-ematea.
12:00 Umeen lasterketaren irteera.
13:00 Herri kirolak.
17:00-20:00 Gorbeia Suzien Ternua lasterketaren dortsal banaketa.
18:00 Briefing-a. Hitzaldi teknikoa.
19:00 Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna.
Irailaren 29a, igandea
07:00-8:30 Gorbeia Suzien Ternua lasterketaren dortsal banaketa.
08:30 Material ikuskapena.
08:45 Denak irteeran.
08:45 Korrikalarien aurkezpena.
09:00 Gorbeia Suzien Ternua lasterketaren irteera.
Ekintza pilo bat herrian egunean zehar: puzgarriak, denda espezializatuen postuak
eta abar.
13:30 Bazkaria.
14:00 Sari banaketa.
â–Ş Masaje gunea, dutxen ondoan.
▪ Bazkarirako txartela erosteko aukera egongo da (8 €).
â–Ş Parte hartzaileen artean hainbat gauza zozketatuko ditugu.
â–Ş Asteburuan zehar bazkaltzeko eta afaltzeko eskeintza anitza izango
duzue: herriko tabernak, talogunea, food-trucka…

SARE SOZIALAK ETA KONTAKTUA
Webgunea: gorbeiasuzien.eus
Facebook: Gorbeia Suzien Ternua
Instagrama: gorbeiasuzien
Twitter: @gorbeiasuzien
Mail: [email protected]

Courses connexes
Nouvelles connexes
Ecrire un commentaire