Web
Analytics
Imanol Cruz intxaurrondotarrak irabazi du 10 kilometroko lasterketa - Lasterketak.eus Imanol Cruz intxaurrondotarrak irabazi du 10 kilometroko lasterketa - Lasterketak.eus

Imanol Cruz intxaurrondotarrak irabazi du 10 kilometroko lasterketa

IRUTXULOKO HITZA. Maratoi Erdia ez ezik, 10 kilometroko lasterketa ere antolatu dute. Hain zuzen ere, horren prestatuta ez dauden korrikalariek parte hartzeko aukera izan dezaten, proba nagusia baino motzagoa den bigarren bat jarri dute aukeran. Kasu honetan, bi itzuli eman beharrean, bakarra eman diote ibilbideari, 10,5 kilometro osatuz. Helmuga, beraz, Bulebarrean izan dute hauek ere. Eta, noski, ibilbidea bukatzeko erronka hutsa zuten korrikalariekin batera, garaipena helburu zuten lasterkariak ere bildu ditu probak. Eta ez edonolakoak, gainera. Izan ere, garailea Imanol Cruz intxaurrondotarra izan da, Donostian egindako hainbat probatan garaipenak eta postu onak lortu ohi dituen atletak. 33 minutu eta 35 segundo behar izan ditu donostiarrak helmuga lehen postuan zeharkatzeko. Emakumeei dagokienez, azkarrena Maitane Melero nafarra izan da, 40 minutu eta 11 segundorekin.

Artxibo
Event Search