Web
Analytics
II. PIKUBESTREA - IRURTZUN - 2018 - Lasterketak.eus

II. PIKUBESTREA – IRURTZUN – 2018

II. PIKUBESTREA – IRURTZUN – 2018

II. Pikubestrea Irurtzunen



Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak, Piku Gabonak egitarauaren barruan antolatuta, herri lasterketa antolatu dute San Silvestre egunerako, II. Pikubestrea, hain zuzen.

Gernika plazatik abiatuta, 16:30ean haurrak ariko dira –6 urte bitartekoek 150 metroko proba izanen dute eta 6 eta 14 urte artekoek 300 metroko proba– eta 17:00etan, aldiz, helduak (4,2 km).

Herrian barna zirkuitu polita antolatu dute Pikuxarrekoek, korrikalariak behin eta berriz animatu ahal izateko.

Irurtzungo proban aritzeko 14 urtetik gorakoek 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik beherakoek, aldiz, dohainik dute parte-hartzea.

Bukaeran, korrikalari guztien artean opari ederrak zozketatuko ditu antolakuntzak. Urteari kirola egiten eta festa giroan agur esateko aukera ezin hobea da Pikubestre, eta bertan aritzera animatu dituzte herritar guztiak.

Izena ematea zabalik dago honako helbidean, abenduaren 30era arte: http://xurl.es/PikubestreInscrip . Bestela, probaren egunean bertan izena emateko aukera egonen da.

Escribe un comentario

Ficha Técnica
  • Fecha inicio
    2018-12-31 16:30
  • Distancia (Km)
    4,200
  • Fecha fin
    2018-12-31
  • Estado
    Expired
  • Categoría
  • Dirección
    IRURTZUN, NAFARROA
  • Web
Clasificaciones
Etiquetas
Otras ediciones

No se han encontrado

Publizitatea