Web
Analytics
[HITZA/MAXIXATZEN] Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan - Lasterketak.eus [HITZA/MAXIXATZEN] Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan - Lasterketak.eus

[HITZA/MAXIXATZEN] Imanol Larrañaga eta Garazi Sampedro azkarrenak herri lasterketan

Azkoitiko Herri Lasterketaren hamalaugarren edizioa jokatu dute gaur arratsaldean. Hamar kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute korrikalariek, eta Imanol Larrañaga azkoitiarra (31:27) eta Garazi Sampedro (39:52) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonetan, Hossain Kaanache (31:37) izan da bigarrena, eta Joseba Diaz azkoitiarra hirugarrena (31:40). Denbora luzez lehen postuan izan da Diaz, baina amaieran, aurre hartu diote beste bi korrikalariek. Emakumeetan, berriz, Leire Baraibar sailkatu da bigarren postuan (40:05), eta Garazi Korta hirugarrenean (40:13).

http://urolakosta.hitza.eus/2018/11/24/imanol-larranagak-eta-garazi-sampedrok-irabazi-dute-azkoitiko-herri-lasterketa/

https://maxixatzen.eus/azkoitia/1543077057137-imanol-larranaga-eta-garazi-sampedro-azkarrenak-herri-lasterketan

Leave a Comment

Event Search