
Dakizuen bezala, duela aste batzuk agortu ziren 24. Azpeitiko San Silbestrean jarritako 1.200 dortsalak.
Eskaera handia jaso ondoren eta antolakuntzan hausnartu eta gero, izen-emateen muga 1.300 parte-hartzailera igotzea erabaki dugu.
π Epe berria datorren ostiralean, 18:00etan aktibatuko da, eta 1.300 korrikalari iristean automatikoki itxiko da.
Bestalde, azken egunetan 3 km-ko lasterketan izena eman duen norbaitek distantzia aldatu nahi badu, idatzi dezala antolakuntzaren helbidera:
π§ [email protected]
Aldaketa doan egingo dugu.
Aurten erronka handia izango dugu, izan ere, Azpeitiko San Silbestreak ez ginen iriste 1.000 korrikalari kopurura. Horregatik, boluntarioen beharra ere azpimarratu nahi dugu. Parte hartu nahi baduzue, honako estekan eman dezakezue izena:
π https://labur.eus/AzpeitiakoSS
Boluntarioez gain, βAntolakuntzaΒ lagunβ modura ere parte hartu daiteke: 16 plaza geratzen dira, eta izen-ematea doakoa da. Lasterketa amaieran 30 minutuz laguntzeagatik desmuntai lanetan, parte-hartzaileek dortsala doan lortuko dute eta antolakuntza txaketa ere bai.
πββοΈ Dortsalen banaketa errazteko, honako bi tokietan jaso daitezke:
- Aitzaki Kirolak (Azpeitia)
- Plaza Berri Sport (Azkoitia)
Horretarako, sartu zuen izen-ematean eta aldatu dortsala jasotzeko gunea. Izen-emateak ireki genituenean atal hau ez zegon aktibo, baina orain aukera hori gehituta dago.
Eta gogoratu: aurtengo edizioa “Bertsoz jantzita” etorriko da, gure leloak dioen bezala! π
Ondo Bukau eta Hobeto Hasi!
Eskerrik asko zuen parte-hartze eta laguntzagatik,
Azpeitiko San Silbestreko Antolakuntza













