Web
Analytics
Afrikako 11 atleta eta bi txapela bakarrik - Lasterketak.eus Afrikako 11 atleta eta bi txapela bakarrik - Lasterketak.eus

Afrikako 11 atleta eta bi txapela bakarrik

Borroka polita espero da Zurich Donostiako Maratoiko irabazlea zein den jakiteko

Emozioa eta ikuskizuna. Hori da aurtengo Zurich Donostiako Maratoian bilatu dena. Igandean ikusiko dugu ea emaitza ona den, baina argi dagoena da 11 atleta afrikarren artean aterako direla bi irabazleak distantzia luzean. Lasterketa azkarra eta oso interesgarria espero da.

Antolakuntzak emozioa bilatu nahi izan du. Eta lehen aldiz, Afrikako emakumezko baino gizonezko gehiago kontratatu egin dira. Keniako bi emakumezko (Emily Jemutai Cheruiyot eta Galdys Jepkorir Kiprotich) eta Etiopiako lau ( Tulu Tejinesh Gebisa, Deme Tigist Bikila, Bentu Shiferaw Wodajo eta Worku Boku Zerfe) aterako dira garaipenaren bila. Eta baita 2h32ko denboratik jaisteko asmoarekin. Horretarako, goi-mailako laguntzaileak izango dituzte: Chakib Lachgar (maratoi erdiraino) eta Asier Cuevas (30. kilometroraino). Aipatutako emakumezkoak ez dira bakarrik egongo. Barbara Sanchezek (Frantzia) eta Susana Cunhak (Portugal) borrokan egon nahi dute.

Gizonezkoen lasterketa luzean, Keniatik etorritako hiru atleta Cheboi Collins Kipkorir, Noah Kipsoi Kangogo eta Emmanuel Sikuku) eta Etiopiatik etorritako bi (Lema Tola Birbisa y Demeke Kasaw Biksegn) egongo dira irteera puntuan. Denek garaipena nahi dute, eta baita marka polita ere. Helburua probaren errekorra gaindetzea izango da (2h09:34, Cherigat-ek eginda 2002. urtean). Goi-mailako bi erbi izango dituzte: Bakari Khamis (Maroko, 21K) eta Philemon Kemboi (Kenia, 30K). Maratoi erditik 1h04:30ko denborarekin pasatzea izango da helburua.

Eta maratoi erdian ere goi-mailako atletak egongo dira. Annemari Kiekara (Finlandia) da faborito nagusia emakumezkoen artean, eta Archie Casteel, Alexander Soderberg eta Johan Fagerberg suediarrek podiumeko lehen postuan amaitu nahi dute. Chris McGurk britainiarrak marka polita lortu nahi du Donostian.

Lasterketa laburreko irteera 8:40etan izango da eta maratoi erdiko zein maratoikoa, aldiz, 9:00etan.

Datuak

Hiru distantzietako dortsalak agortu egin ziren epea bete baino lehen. Guztira, 8.000 pertsona baino gehiago espero dira asteburuan zehar Donostian korri egiten. Hauek dira datuak: 3.076 maratoian (kontuan hartu behar da azken unean askok distantzia laburrago batean parte hartzea eskatu dutela eta baita hurrengo urterako dortsala utzi dutenak ere; hauek ez daude gehiatuak), 2.650 maratoi erdian eta 1.183 10 kilometrotako proban. %25,40 emakumezkoak dira (%15 maratoian, %29,5 maratoi erdian eta %45 distantzia laburrean). %36,99 atzerritarrak dira.

Datu hauetaz gain, Zurich Maratoi Txiki Festan 1.200 gaztetxo espero dira. Kamiseta jasoko dute guztiek eta baita askaria ere. Eta noski, Miniestadioan atleta afrikarrekin egoteko aukera izango dute.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search