Web
Analytics
COVID-19A DELA ETA, 2020KO KOSTA TRAIL LASTERKETA BERTAN BEHERA GERATU DA - Lasterketak.eus COVID-19A DELA ETA, 2020KO KOSTA TRAIL LASTERKETA BERTAN BEHERA GERATU DA - Lasterketak.eus

COVID-19A DELA ETA, 2020KO KOSTA TRAIL LASTERKETA BERTAN BEHERA GERATU DA

Covid-19aren krisiak eragindako egungo egoera ikusita, Kosta Trailen antolakuntzak ekainaren 14an Uribe Kostako hondartza eta itsaslabarretan egitekoa zen lasterketaren hamabosgarren edizioa bertan behera uztea erabaki du.

Antolakuntzaren eta babesleen, Forum Sporten, Salomonen eta Laboral Kutxaren, arau nagusia beti izan da probako parte-hartzaileek elkartasun-helburuak eta naturan barneratuta dagoen kirol arloko paregabeko esperientziaz gozatu ahal izatea. Aurten, ordea, ez da posible izango; izan ere, beste ezeren gainetik, garrantzitsuena korrikalari eta ibiltari guztien osasuna da. Bizi dugun egoera eta hurrengo hilabeteotarako aurrez ikus daitekeen ezohiko testuingurua ikusita, Kosta Trailek ere osasun-larrialdi honen ondorioz bertan behera geratu diren lehiaketekin bat egin du.

2021EAN ITZULIKO DA KOSTA TRAIL

Gorabeherek behartuta, hamabosgarren edizioa bertan behera utzi behar izan dugu, baina Kosta Trail inoiz baino indar handiagoz egingo dugu berriro 2021eko ekainean. Parekorik ez duten paisaiek, elkartasun-izaerak eta Kosta Trailen espirituak hor jarraituko dute beste behin eta ez du hutsik egingo. Aurtengo edizioa bertan behera uztea eta ez atzeratzea erabaki dugu osasun-arrazoiak direla eta, baina baita urtearen bigarren erdian ohikoa izaten diren beste kirol-proba batzuen datetan eraginik ez izateko eta hala korrikalari eta ibiltariak ez saturatzeko ere. Gainera, itxialdiak irauten duen bitartean, kirolariek ezin dute aire zabalean entrenatu eta, ondorioz, probara berme osoz iritsi ahal izateko beharrezko sasoirik gabe iritsiko lirateke.

Une honetatik hasita, hurrengo edizioan lanean hasteko konpromisoa hartu dugu gure gain. Orduan ere, lasterketak iraunkortasunaren alde apustu egiten jarraituko du. Izan ere, aurtengorako gure gain hartu genuen konpromisoa da hori eta % 100ean bat dator Kosta Trailen espirituarekin.

Kosta Trailek eskerrak eman nahi izan dizkie bere babesleei urtero ematen duten laguntza dela eta, GaituzSport Fundazioari, aurtengo edizioan bildutako diruaren zati bat jaso behar zuen erakundeari, agertutako ulermenagatik, eta parte-hartzaileei, parekorik ez duen proba honetaz gozatu ahal izateko beste urtebete itxaron beharko dutelako.

Edozein berriren eta hurrengo edizioarekin lotutako gainerako gaien inguruko informazioa uneoro emango dugu www.kostatrail.com helbidean, Facebookeko www.facebook.com/kostatrail profilean eta Twitterreko @kostatrail helbidean.

Bien bitartean, #nietxeanentrenatzennaiz  #geratuetxean ekimenarekin bat egiteko eskatu nahi dizugu.

2021eko edizioan ikusiko dugu elkar!

Leave a Comment

Artxibo
Event Search