Web
Analytics
EMF-AK BERTAN BEHERA UTZI DU 2020KO MENDI LASTERKETEN RANKINGA - Lasterketak.eus EMF-AK BERTAN BEHERA UTZI DU 2020KO MENDI LASTERKETEN RANKINGA - Lasterketak.eus

EMF-AK BERTAN BEHERA UTZI DU 2020KO MENDI LASTERKETEN RANKINGA

Beste kirol askotan gertatzen ari den antzera, koronabirusak ere bete-betean jo du mendi jardueren egutegia.

Lehenik mendiko eskiko txapelketak eta probak izan ziren bertan behera utzi behar izen ziren probak, ondoren etorri zen eskaladako Espainiako Kopakoa. Orain berriz, mendi lasterketen egutegia izango da kalteak jasango dituena.

Azken asteetan, antolakuntza askok hainbat eta hainbat lasterketa bertan behera uztea edo atzeratzea erabaki ondoren, EMF-k ere, Mendi Lasterketetako 2020ko Rankinga bertan behera uztea erabaki du. Udazkenerako atzeratu diren hainbat proba kontutan hartuta, eta aurretik jada programatuta zeuden lasterketak kontutan hartuta, dena ondo bidean joanda ere, lasterketen pilaketa arazoa ekiditeko asmoz, eta honek ekarriko lituzkeen arazoak kontutan hartuta, hartu du erabakia EMF-k.

Aurtengoa bertan behera utzita, datorren urtera begira lanean jarraitzen du federazioak. Aurten Rankinga osatu behar zuten lasterketek, datorren urtean lehentasuna izango dutela berretsi nahi du EMF-k.
Etorkizunean dena bere onera itzuliko denaren esperantzarekin agurtzen da EMF. Ondo izan, eta bitartean zaindu.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search