
I. ETXTRAIL – 2026
Etxebarria, Bizkaia
1.- DATA ETA LEKUA
ETXTRAIL & MARTXA 2026ko maiatzaren 23an izango da.
Martxa luzearen irteera goizeko 8:00ean izango da, herriko plazatik.
Martxa motzekoena, berriz, 9:00ean, herriko plazatik.
Trail luzearen irteera goizeko 9:30etan izango da, herriko plazatik.
Trail motzekoena, berriz, 10:00etan izango da, herriko plazatik.
Irteera eta amaiera puntu berdinean egongo dira.
Podiuma eta sari banaketa 13:30tik aurrera hasiko da.
2.- IBILBIDEA
Trail luzeak eta martxa luzeak ibilbide berdina dute. 25 kilometro inguruko ibilbide zirkularra 1480 m-ko desnibel positiboarekin.
Trail motzak eta martxa motzak ibilbide berdina dute. 16 kilometro inguruko ibilbide zirkularra 830 m-ko desnibel positiboarekin.
3.- IZENA EMATEA
• TRAIL LUZEA 23 €
• TRAIL MOTZA 18€
• MARTXA LUZEA 12€
• MARTXA MOTZA 8€
4.- TRACK-A ETA PERFILA
Antolakuntzak beretzat gordetzen du kilometrajea eta proben ibilbidea aldatzeko eskubidea, beharrezkotzat jotzen badu.
Trail eta Martxa Luzea: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/etxtrail-trail-amp-martxa-luzie-262156395
Trail eta Martxa Motza: https://loc.wiki/t/258054950?wa=sc













