Web
Analytics
II Bocineros-Deiadar Xtreme bertan behera geratu da - Lasterketak.eus II Bocineros-Deiadar Xtreme bertan behera geratu da - Lasterketak.eus

II Bocineros-Deiadar Xtreme bertan behera geratu da

Zoritxarrez, Trail 52 Sport Mendi Klubetik, Bocineros-Deiadar Xtreme-ko talde antolatzailea, behartuta gaude lasterketak bertan behera uzteko.

Trail 52 Sport-en partaideei arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa emateko apustua egin dugu beti. Basque Ultra Trail Series Zirkuituan egiten dugu 2017ko lehenengo ediziotik eta Bocineros-Deiadar Xtreme-ko lehenengo edizioan egin genuen ihaz. Baldintza hauek betetzeko aukerak ezin ditugunez bermatu, aurtengo Bocineros-Xtreme aurrera ez eramateko erabakia hartu dugu.

Gure babesle nagusiaren azken momentuko atzera-egitea, enpresaren zuzendaritza berriaren politika berria dela eta, izen-emate kopuru baxuarekin batera (47 Deiadar Xtreme-n, 49 Deiadar Ultra-n eta 45 Deiadar Maratoia-n) proiektuaren bideragarritasuna ezinezkoa egiten dute.

Bihotz-bihotzez sentitzen dugu berri hau eman behar izatea eta bide batez aukera baliatu nahi dugu beste babesle eta laguntzaile batzuek izan duten konfiantza eskertzeko, II Bocineros-Deiadar Xtreme-ko antolakuntzan buru belarri ibili diren ehunka bolondresekin batera.

Eskerrik asko ere izena eman eta lasterketa hauen alde apustu egin duzuen guztioi, Errusiatik Txinaraino, Almeriatik Tarragonaraino, eta barkamena eskatzen dizuegu guzti honek ekar ditzakeen arazo ezberdinengatik. Gure konpromisoa zuekiko: 2020an Bocineros-Deiadar Xtreme posible izan dadin lanean hastea.

Hurrengo egunetan izen-emateen diruaren itzulketa osoari ekingo diogu. Hala ere, izen-emate hau II Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Gasteiz-Iruñea lasterketan erabiltzeko aukera eman nahi dizuegu, 2020ko maiatzaren 1, 2 eta 3an ospatuko dena, irailean irekiko den lehenengo izen-emate tartearen %10eko deskontu gehigarriarekin,

Prentsa Bulegoa /Oficina de Prensa

[email protected] 

+34 688 716 539 / +34 946 555 519

www.bocinerosxtreme.com

Leave a Comment

Artxibo
Event Search