Web
Analytics
MANTTALEK BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 15. URTEURRENA OSPATUKO DU IGANDEAN - Lasterketak.eus MANTTALEK BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 15. URTEURRENA OSPATUKO DU IGANDEAN - Lasterketak.eus

MANTTALEK BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 15. URTEURRENA OSPATUKO DU IGANDEAN

MANTTALEK BERAKO MENDI MARATOI ERDIAREN 15. URTEURRENA OSPATUKO DU HAURREN LASTERKETA, DOKUMENTAL ETA SOLASALDI BATEKIN

Apirilaren 12an, ostirala, ‘El hombre que empezó a correr’ dokumentalaren emanaldia egongo da, eta larunbatean, haurren lasterketa eta Iker Karreraren solasaldia egongo dira.

Manttalek apirilaren bigarren asteburuan Berako Mendi Maratoi Erdiaren 15. urteurrena ospatuko du ostiralean hasi eta igandean bukatuko diren hainbat ekintzarekin.

Apirilaren 12an, ostirala, 19.30etatik Aurrera, Berako kultur etxean Josep Serra eta Ibon Cormenzanaren ‘El hombre que empezó a correr’ dokumentalaren emanaldia egongo da. Filmak Cormenzanaren prestakuntza erakusten du Montblanc-eko Ultra Trail-erako, baina aldi berean Etiopian ur edangarria lortzeko putzuak sortzen ari den proiektu sozial baten garapena kontatzen du. Sarrera doakoa izango da, baina borondatez emandako dirua jasoko da putzu hauen eraikitzean laguntzeko.

Ekintzek larunbat arratsaldean jarraituko dute Matzada futbol zelaiaren inguruan egingo diren haurren lasterketekin. Izen ematea, doakoa, Manttaleren webgunean egin daiteke (www.manttale.com) eta aldez aurretik apuntatzen diren guztiek poltsa bat jasoko dute opari eta oroigarri batekin. Lasterketak 16.00tan hasiko dira eta adinen arabera banatuko dira hauren luzerak.

Larunbat arratsaldean ere kultur etxean, 19.00tan, Iker Karrera mendi korrikalariaren solasaldia egongo da. Amezketako atletak goi-mailako txapelketak utzi zituen aurreko abuztuan baina palmares zabala du hainbat ultra trailetan lortutako garaipenekin, besteak beste, 330 km luze den Tor des Geants mitikoa, eta Montblanc-eko Ultra Trailean zenbait podio izanik.

Solasaldia Unai Ugartemendia kazetariak moderatuko du “Eta zergatik ez dena kontatu?” titulupean.

MARATOI ERDIRAKO IZEN-EMATEAK AMAITUTA

Datorren igandea, apirilaren 14an, Berako Mendi Maratoi Erdiaren 15. edizioa ospatuko da. 525 dortsalak 8 ordu laburretan bukatu ziren, eta beraz beste urte batez inskripzioen kupoa bete da. Oier Ariznabarreta, duela gutxi izan zen Sara Korrikaren irabazlea, bere seigarren garaipen kontsekutiboa lortzen saiatuko aurtengo edizioan parte hartuko duten, Beñat Katarain, egungo Nafarroako Mendi lasterketa zirkuituaren irabazlearen, eta Walter Becerra-ren aurretik, Berara bueltatuko dena urte batzuk parte hartu gabe egon arren. Emakumezkoen kategorian, Oihana Kortazar bueltatuko da, 2009, 2011 eta 2013an irabazle izandakoa, eta azken Donostia-Hondarribia Talaia Bidearen irabazlea.

Beste urte batez parte hartuko duten emakumeen errekorra hautsiko da, 70 baino gehiagorekin, eta hauetatik 10 Berakoak izanik.

GAZTE TRAILA IGANDEAN

Manttalek Gazte Traila antolatuko du beste urte batez, 14 eta 17 urte arteko gazteentzat.

Froga, 6 kilometro eta 460 metroko desnibelarekin, maratoi erdiko irteeraren ondotik hasiko da, eta amaiera Ibardingo meta bolantean izango da. Korrikalariak Berara bueltatu ahal izango dira antolakuntzak jarritako furgonetetan.

Izen-ematea, 5 euroren truke, lasterketaren egunean bertan egin ahal izango da Berako polikiroldegian

LYME GAIXOTASUNAREN ELKARTEAREKIN ELKARLANA

Manttalek Berako Mendi Maratoi Erdiaren eguna erabili nahi du Lyme eritasunaren aurka borrokatzen ari diren gaixo eta familiarrei elkartasuna luzatzeko.

Korrikalari guztiek poltsan triptiko bat jasoko dute gaixotasun hau saihesteko aholku eta jarraibideekin, gainera izen emateen mahaian informazio gehiago kontsultatu ahalko da. Aldi berean, egunean bertan Euskadiko  LYME gaixotasunaren elkarteak stand bat jarriko du irteera ate helmuga eremuan min honi buruzko informazioarekin.

Manttalek mendi inguruan ekintza asko egiten dituenez, eta Lyme gaixotasuna horrelako lekuaten har daitekenez, ideia ona iruditu zaigu jende askorentzat ezezaguna den eritasun hau dituzten gaixoak eta haien familiak laguntzea.

BOLETOEN SALMENTA

2018an bezala, aurten ere Isabako Txapatera landetxean lau pertsonentzako asteburuaren zozketarako boletoak salduko dira. Boletoak 2 eurotan, Agara Prentsan, Pikabea Harategian eta Botxo ostatuan erosi ahalko dira. Lasterketaren asteburuan dortsalen bilketaren gunean ere salduko dira.

LASTERKETA IKUSTEKO IBILALDIAK

Lasterketaren egunerako bi ibilaldi antolatu dira korrikalarien ibilera ikusteko.

Lehenengo ibilaldia 8.30tan aterako da irteera gunetik Larun aldera, eta 14 kilometroko luzera izango du.

Ordu erdi beranduago, 9.00tan, bigarren ibilaldia irtengo da, Landagaitara, 10 kilometrokoa.

PROGRAMA ETA ORDUTEGIA

12/4/2019                              OSTIRALA

19.30 Josep Serra eta Ibon Cormenzana-ren ‘El hombre que empezó a correr’ dokumentalaren emanaldia. Berako Kultur etxea.

Sarrera doan. Dirua jasoko da Etiopian ur edangarria lortzeko putzuak sortzen laguntzeko.

13/4/2019                              LARUNBATA

16.00 Haurren lasterketak. Matzada.

17.00-19.00 Dortsalen banaketa. Berako Polikiroldegia

19.00. Iker Karrera-ren solasaldia. Berako Kultur Etxea.

“Eta zergatik ez dena kontatu?”. Moderatzailea: Unai Ugartemendia.

14/4/2019                              IGANDEA

8.30 Bera-Larun-Bera ibilaldiaren irteera lasterketa ikusteko.

Luzera: 14 km

9.00 Bera-Usatitas-Landagaita-Bera ibilaldiaren irteera lasterketa ikusteko.

Luzera: 10 km.

8.00-9.00 Dortsalen banaketa. Berako Polikiroldegia.

9.30 Berako Mendi Maratoi Erdiaren Irteera.

9.35 Gazte Trailaren irteera (14 eta 17 urte arteko gazteen lasterketa)

11.10 Lehenengo korrikalariaren gutxi gorabeherako iritsiera.

13.00 Azken korrikalariaren gutxi gorabeherako iritsiera.

13.30 Sari banaketa, zozketa eta luntxa.

Iñaki Pikabea (627871875)- Patxi Pikabea (609981147) – Txomin Irazoki (670471200)

    

Leave a Comment

Artxibo
Event Search