Web
Analytics

OIER ARIZNABARRETAK ETA AINARA URRUTIAK IRABAZI DUTE BERAKO XIX. MENDI MARATOI ERDIA

OIER ARIZNABARRETAK ETA AINARA URRUTIAK IRABAZI DUTE BERAKO XIX. MENDI MARATOI ERDIA

Oier Ariznabarreta, ordubete, 45 minutu eta 6 segundoko denborarekin, eta Ainara Urrutia, 2 ordu, 7 minutu eta 59 segundorekin, izan dira gaurko txapeldunak Beran ospatu den hemeretzigarren Mendi Maratoi Erdian.

Korrikalari durangarra bederatzigarren aldiz izan da Berako lasterketako irabazlea, Unai Zialtzeta eta Joseba Erroren aitzinetik, bigarren eta hirugarrenak, hurrenez hurren, 21 kilometro eta 2.700 metro baino gehiagoko desnibeleko ibilbidean.

Ariznabarreta lasterketaren buru izan da une oro, eta helmugara nabarmen horrela iritsi da, Zialtzetari bi minutu baino gehiagoko aldea aterata. Podiuma lortzeko borroka hagitz estua izan da, izan ere 48 segundoko aldea izan baita bigarren izan den Zialtzetaren eta seigarren izan den Iñigo Macíasen artean. Laugarren Walter Bezerra izan da, Beran jokatu duen bere azken lasterketan.

Oier Ariznabarretak, 2024ean parte hartu gabeak, bere bederatzigarren garaipena eskuratu du.

Emakumezkoen kategorian, Ainara Urrutiak 2024an lortu zuen garaipena errepikatu du. Aretxabaletako korrikalariak minutu bat baino gutxiagoko aldea atera dio Maddalen Jimenez beratarri, 2024ko irabazleari, eta ia lau minutukoa Ainhoa Insaustiri.

Guztira 513 korrikalarik hartu dute parte proban, eta horietatik 502 iritsi dira helmugara. Proba euriarekin, hotz pixka batekin eta Ibardin eta Larunen laino aunitzekin hasi da, baina goiza pasa ahala euria egiteari utzi dio.

Ariznabarretak ezin izan du berak ezarritako ordubeteko, 37 minutuko eta 30 segundoko errekorra gainditu. 150 euroko saria zuen Ibardingo tarteko helmuga Ariznabarretarentzat izan da.

Gazte Trail

Gazte Trailean, gizonezkoen jubenilen mailan  Iker Sanchezek Juan Pes eta Unai Gallarragueren aitzinetik irabazi du, Beran hasi eta bukatu den 9,5 kilometroko ibilbidea eginez.

Kadeteen kategorian, gizonezkoen proba Victor Fernandezek eraman du, eta emakumezkoetan Lide Lizeagak. Infantiletan, aldiz, Martin Argüelles eta Sihets Aguirre izan dira txapeldunak.

ARGAZKIAK:

Ane Molinero

EMAITZAK:

https://pb-organisation.com/resultats/G-LIVE/g-live.html?f=../suivi2025/BERAKO%20MENDI%20MARATOI%20ERDI%202025.clax

XIX. BERAKO MENDI MARATOIA ERDIA

Masculino/Gizonezkoak                                 Emakumezkoak/Femenino

  1. Oier Ariznabarreta 1:45:08                    1. Ainara Urrutia       2:07:59
  2. Unai Zialtzeta 1:47:20                             2. Maddalen Jiménez           2:08:52
  3. Joseba Erro 1:47:35                                 3. Ainhoa Intxausti 2:10:55
  4. Walter Bezerra  1:47:46                         4. Ilargi Perez         2:11:26
  5. Jokin Tolosa 1:47:55                               5. Irati Larrañaga   2:13:40

Veterano masculino/Beterano Gizonezkoak Veterano femenino/Beterano Emakumezkoak

  1. Unai Barazabal 1:54:34                          1. Maud Combarieu   2:19:30
  2. Raul Amatriain 1:57:33                          2. Carol Donoso        2:23:29
  3. Mikel Zubiria 1:59:15                              3. Onintza Zeberio     2:28:21

EQUIPOS/TALDEAK

  1. Zanpatuz Mendi Elkartea (Hernani)
  2. Intxixu Trail (Oiartzun)
Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg