Web
Analytics
Ander eta Mikel Aramendik anaiek, eta Olatz Zabalak berriro irabazi dute Agerrako XL Krosa-Luis Mari Apeztegiaren Oroimenezko Krosa - Lasterketak.eus Ander eta Mikel Aramendik anaiek, eta Olatz Zabalak berriro irabazi dute Agerrako XL Krosa-Luis Mari Apeztegiaren Oroimenezko Krosa - Lasterketak.eus

Ander eta Mikel Aramendik anaiek, eta Olatz Zabalak berriro irabazi dute Agerrako XL Krosa-Luis Mari Apeztegiaren Oroimenezko Krosa

110 korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten lasterketetan

Ander eta Mikel Aramendi anaiek eta Olatz Zabalak bertze behin irabazi zuten joan den larunbatean Berako Agerra auzoan antolatutako Agerrako Krosa- Luis Mari Apeztegiaren oroimenezko krosa. Hirurek 2022an proba irabazi zuten.

Bi anaiak batera helmugaratu ziren 5,8 kilometroko ibilbidea (zirkuituari lau itzuli) 20 minutu eta 4 segundoan burutu ondoren. Hirugarren Xabir Sanchez izan zen eta laugarren Gwendal Larque beratarra.

Olatz Zabala izan zen emakumerik azkarrena, 34:44ko denborarekin.

110 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten Agerran egindako lasterketa desberdinetan, hala nola, benjaminaurreko, benjamin, kimu, haur eta junior kategoriak, baita senior eta beterano kategoriak ere.

SAILKAPENAK

Leave a Comment

Artxibo
Event Search