Web
Analytics
TRISTAN JANMART ETA ANE ITURRIAK IRABAZI DUTE BERAKO BEDERATZIGARREN GAU KROSA - Lasterketak.eus TRISTAN JANMART ETA ANE ITURRIAK IRABAZI DUTE BERAKO BEDERATZIGARREN GAU KROSA - Lasterketak.eus

TRISTAN JANMART ETA ANE ITURRIAK IRABAZI DUTE BERAKO BEDERATZIGARREN GAU KROSA

TRISTAN JANMART ETA ANE ITURRIAK IRABAZI DUTE BERAKO BEDERATZIGARREN GAU KROSA

Tristan Janmartek eta Ane Iturriak irabazi zuten atzo, Berako Gau Krossaren bederatzigarren edizioan. Janmart, Ziburukoa 32 minutu eta 32 segundu behar izan zuen lasterketaren ibilbide berria osatzeko; Bera inguruko bide eta mendietatik 7,6 kilometroko bidea. Ibon Erdozain beratarra (33:44) eta Xabier Sánchez Elorza (33:49) osatu zuten podiuma bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. .

Emakumeen kategorian Ane Iturria nagusitu zen 39 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Itxaro Zabaleta (40:43) eta Ane Elzaurdia (40:57) bigarren eta hirugarren izan ziren.

Guztira 156 korrikalarik hartu zuten parte aurten, egin diren bederatzi edizioetatik parte-hartze handiena izan da.

Giro animatua egon zen frogan zehar, oso tenperatura atsegina zuen gau batean, eta jende eta musika ugari izan zen ibilbideko hainbat lekutan.

Berako kuadrillen sailkapenean Eztakit izan zen lehen sailkatua, Aintzinera taldearen aurretik.

Froga amaitzean, eta sariak eta opariak banatu ondoren, luntxa egon zen.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu froga egiten lagundu duten boluntario, erakunde eta enpresei.

SAILKAPENAK

https://pb-organisation.com

Gizonak

  1. TRISTAN JANMART 32:32
  2. IBON ERDOZAIN 33:44
  3. XABIER SÁNCHEZ ELORZA 33:49

Emakumeak

  1. ANE ITURRIA 39:26
  2. ITXARO ZABALETA 40:43
  3. ANE ELZAURDIA 40:57

Kuadrillak

  1. EZTAKI
  2. AINTZINERA
Leave a Comment

Artxibo
Event Search